Blogosferak kide berria du: ni. Bai, blogari on bezala blogen lehenengo araua jarraitu dut, hau da, egozentrismoa. Nire blog honen lehen harria jartzera ez da lehendakaria etorriko, obrero kasko eta trajearen konbinazio ezin iraultzaileagoa (sic) eginez. Konbinazio hori Emilio Aragonen smoking (erretzeko papera ez) eta Converse (no es imperativo, pueden seguir manteniendo silencio) zapatilena baina apurtzaileagoa izan arren, ez dut oraindik Pete Doherty piura horiekin jantzita ikusi.
Armanik bere garaian esan zuen bezala, harira. Nire lehen posteo honen testuingurua azaldu nahi dut -lehenengo harriak jartzean egiten den bezala-, zinez deprimentea dena. Igande gaua da, ez dut afaria prestatzeko gogorik, ohean eserita nago, Stone Roses-en I wanna be adored abestia dago erreproduktorean (hitzok idazteko orduan), Realak 2 eta 3 galdu Castelloren aurka eta bart alkoholik ez edan arren, izorratuta nago. Nire lan-egoera, berriz, puta batek Sodoman eduki zezakeena da, hots, idazten ari naiz (sexua putaren kasuan) baina ez naute ordaintzen.

Beno, bada blog honetan hainbat txorrada, burutazio, txiste txar eta okerragoak, eta, zergatik ez, luzimendu momenturen bat (ez dut uste oso faktiblea denik) aurkituko duzue. Espero dut zuen lan-produktibitate indizea asko jaistearaztea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario